Borrar

Astigarraga

Bapo kantari urriaren 26an ospatuko da Petritegin

El Diario Vasco

astigarraga.

Martes, 8 de octubre 2024, 19:42

Duela hamaika urte Astigarragako ikastolako eta musika eskolako irakasle eta guraso batzuek 'Bapo kantari' antolatu zuten, kantu afaria. Afalondo ederra pasa zuten. Geroztik urtero antolatu dute, pandemia garaiko bi urteetan izan ezik. Aurten ere badatoz, kanturako gogoz, bazkalondo bikain bat igarotzeko asmoz. Aurrekoetan bezala, ederki bazkaldu eta kantuan ariko dira, eztarria urratu arte. Aurten urriaren 26an izango da Petritegin. Txartelak eskuratzeko: Petritegi, Petritegiko Denda eta Malum Rex, 943 45 71 88.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bapo kantari urriaren 26an ospatuko da Petritegin