Astigarraga
Emakumeei aholkularitza juridikoa emateko udal zerbitzua, bihartik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Astigarraga
Emakumeei aholkularitza juridikoa emateko udal zerbitzua, bihartik aurreraEl Diario Vasco
ASTIGARRAGA.
Sábado, 21 de septiembre 2024, 20:29
Emakumeei aholkularitza juridikoa emateko udal zerbitzua bihar jarriko da martxan. Hilean behin eskainiko da, astelehen arratsaldetan, Emakumeon etxean. Edozein emakumek erabil dezake zerbitzua, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Udal zerbitzu honek emakumeok gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du. Aholkularitza horrek aukera emango die epairik gabeko espazio seguruan entzunak izateko, dauzkaten eskubideak eta gatazkei aurre egiteko tresnak ezagutzeko, erabakiak hartzeko segurtasuna eta motibazioa handitzeko eta baliabideak antzemateko, autoestimua handitzeko, eraso matxisten kasuak detektatzeko eta bestelako zerbitzu publikoetara bideratuak izateko.
Hitzorduak astelehen arratsaldetan eskainiko dira, hilean behin 16:00etatik 19:00etara. Hitzordu bakoitzak ordubeteko iraupena du gehienez eta aurrez hitzordua eskatu behar da, Emakumeon Etxean: emakumeonetxea.astigarraga@ gmail.com edo 648 417157.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.