Astigarraga

Emakumeei aholkularitza juridikoa emateko udal zerbitzua, bihartik aurrera

El Diario Vasco

ASTIGARRAGA.

Sábado, 21 de septiembre 2024, 20:29

Emakumeei aholkularitza juridikoa emateko udal zerbitzua bihar jarriko da martxan. Hilean behin eskainiko da, astelehen arratsaldetan, Emakumeon etxean. Edozein emakumek erabil dezake zerbitzua, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Publicidad

Udal zerbitzu honek emakumeok gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du. Aholkularitza horrek aukera emango die epairik gabeko espazio seguruan entzunak izateko, dauzkaten eskubideak eta gatazkei aurre egiteko tresnak ezagutzeko, erabakiak hartzeko segurtasuna eta motibazioa handitzeko eta baliabideak antzemateko, autoestimua handitzeko, eraso matxisten kasuak detektatzeko eta bestelako zerbitzu publikoetara bideratuak izateko.

Hitzordua

Hitzorduak astelehen arratsaldetan eskainiko dira, hilean behin 16:00etatik 19:00etara. Hitzordu bakoitzak ordubeteko iraupena du gehienez eta aurrez hitzordua eskatu behar da, Emakumeon Etxean: emakumeonetxea.astigarraga@ gmail.com edo 648 417157.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad