Astigarraga

Ikasgelaren ordutegia zabaldu da

Martes, 8 de octubre 2024, 19:42

Erriberako kulturgunean dagoen ikasgelaren ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak, izan ere astigartar askok erabiltzen dute, DBH edo Batxilergoko ikasleek, erdi/goi zikloak edo unibertsitate graduak egiten ari diren ikasleek, oposizioak prestatzen ari diren pertsonek... Orain arte iluntzeko 20:00ak arte zegoen zabalik, baina aurrerantzean 22:00ak arte egongo da erabilgarri, egunero, astelehenetik igandera. Ikasgelak 99 m2-ko azalera du. Bertan KZguneko zerbitzua eta 6 ordenagailu daude eta 30 lagunentzako edukiera du. Ikasgela erabiltzeko eskaera egin behar da Erribera Kulturguneko harreran.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad