Borrar

Astigarraga

Urteko jai eta ospakizunak, 2025 egutegirako argazki lehiaketaren gaia

El Diario Vasco

Astigarraga

Viernes, 1 de noviembre 2024, 19:51

Astigarragako Udalak 2025eko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu du. Datorren urteko egutegirako gaia 'Astigarragako urteko jai eta ospakizunak' izango da. Astigarragan urtean zehar, kalean, ospatzen diren jai eta egun berezi horiek egutegian jasotzea nahi da eta egutegiko 12 orrialdeetan hilabeteari dagokiona azaltzea.

Dena den, hilabeteko jardueraren batekin lotutako argazki egokirik ez balego, epaimahaiak hilabetearekin lotura duen beste gai bateko argazkia aukera dezake, baina lehentasuna jai eta ospakizunen inguruko argazkiek izango dute eta argazki guztiak Astigarragan ateratakoak izan behar dute.

Argazkiak aurkezteko epea azaroak 4, 9:00etarako, amaituko da. Epaimahaiaren erabakia eta sariak banatzea azaroko bigarren hamabostaldian izango da.

2025eko udal egutegia abenduaren 16tik aurrera Astigarragako udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astigarragako Astiko merkatarien elkarteko bezeroen artean banatuko da.

Irabazlearen argazkia 2025eko egutegiaren azalean agertuko da eta 150 euroko saria jasoko du. 12 finalisten argazki bakoitza egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da eta egileari argazkiko 80 euroko saria emango zaio, baina gehienez ere 300 eurokoa.

Saria jasotzeko, Astigarragan kokatutako denda, jatetxe, zerbitzu edo enpresaren bateko 2024ko abenduko faktura edo tiketa(k) aurkeztu behar dira Erribera kulturgunean abenduaren 31 baino lehen. 14 urtetik gorako edonork parte har dezake lehiaketan, jatorri mugarik gabe. Jakin behar da parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 aurkez ditzakela. Gehiago aurkeztuz gero, aurkeztutako guztiak baztertuko dira aipatzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urteko jai eta ospakizunak, 2025 egutegirako argazki lehiaketaren gaia