Oidultz dultzaina taldearen kideak prozesioa laitu zuten.
Goizueta

Goizuetako festak aurrera doaz giro ezin hobean

El Diario Vasco

Goizueta.

Lunes, 15 de agosto 2022, 23:59

Atzokoa egun handia izan zen Goizuetan. Ama Birjinaren eguna izanik, ekitaldi ugari antolatu ziren, egitaraua dultzaineroen dianarekinhasi zelarik. Ondoren, entzierroa Lasturko zezenekin egon zen. Meza nagusia eta ohiko prozesioa izan ziren goizeko 10:30ean. Erraldoiak eta buruhandiak dultzaineroekin herrian zehar ibili ziren eguerdi partean umeen gozamenerako. Gero, pilota partidak jokatuko ziren gazteen artean.

Publicidad

Arratsaldan, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Unai Agirre eta Joanes Illarregi bertsolarien saioa egon zen Aritz Zerain, gaijartzaile lanetan aritu zelarik. Igandea txarangak jarri zuen musika herrian barna eta gauean, DJ Mikeltxirekin dantzaldia egon zen afari herrikoiaren ondoren.

Sagardo probaketa gaur

Gaurkoan ere primeran pasa-tzeko aukera paregabea egon da Goizuetan. Goizeko 11:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era haurrentzako puzgarriak egongo dira eskolan. Toka txapelketa heldu eta haurrentzat 11:30ean hasiko da. 12:00etan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa plazan. Arratsaldeko 17:00etan apar festa egongo da eskolan. 18:00etan, Pentatloia: Julen Cañamares (Aroztegi) Aratz Mugerza ( Mutriku) 100kg Harri borobila/Aizkoran/Txingak/. Gizaproba/Lasterra 2km. 0ndoren Igandea txaranga eta 'Iratzar' taldearekin dantzaldia plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad