Borrar
Igandean Hernaniko Biteri kultur etxean ospatutako txapelketan parte hartu zuten guztien irudia.
Haro eta Eskudero, garaile aurresku txapelketan

Hernani

Haro eta Eskudero, garaile aurresku txapelketan

Joan den igandean ospatu zen eta dantzariak bi kategoriatan banatu ziren

El Diario Vasco

Hernani.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:53

Hernaniko Biteri kultur etxeko areto nagusian, 2024-25 ikasturteko Aurresku ligaren barne, Hernaniko Aurresku txapelketa ospatu zen joan den igandean. Txapelketa Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen, Hernaniko Udalaren, Kutxa fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

A saileko dantzariek (8, 9 eta 10 urte), Puntamotz eta Agurra dantzak eskaini zituzten; eta B sailekoek berriz (11, 12 eta 13 urte), Erribera eta Legazpi Zortzikoa.

Epamahaia Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Olatz Azkuek osatu zuten eta honako sari nagusiak banatu zituzten:

A saila: 1. Saria: Hugo Haro (Lezo), 2. Saria: Gorane Villa (Lezo), 3. Saria: Ane Perez (Lezo).

B saila: 1. Nora Escudero (Legazpi), 2. Unax Ansola (Elgoibar) eta 3. June Osinalde (Legazpi).

Urtarrilaren 12an eman zitzaioan hasiera Aurresku ligari eta hurrengo txapelketa datorren martxoaren 30ean jokatuko da Donostian. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailakoek, maiatzaren 24ean, Errenterian eta D sailakoek berriz, maiatzaren 17an Legazpin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haro eta Eskudero, garaile aurresku txapelketan