Secciones
Servicios
Destacamos
Hernani Errotzenek antolatuta, gaur arratsaldean Iñaki López Luzuriagak hitzaldia emango du Biteri kultur etxean, 19:00etan. Areto nagusian izango da eta segurtasun arauak betetzeko jendea musukoarekin joatea ezinbestekoa izango da.
Hitzaldiaren izenburua 'Zer egin dezakegu euskaldunok Interneten?' Wikipediak eta Wikimediako proiektuek eskaintzen dituzten aukerez eta premiez ariko da, digitalizazioaren garrantziaz, kultura (historia, ondarea, aisialdia) eta batez ere, hizkuntza berrerabili, bizkortu eta biziberritzeko gailuen garrantziaz; horiez gain, gailuen konfigurazioko hizkun-tza aukera ere ukituko du. Amai-tzeko, parte hartuz sortzen den Wikimedia Commons eta Wikidata datu base askeaz hitz egingo du.
Hernani Errotzen elkarteak udazkeneko hitzaldi ziklo bat antolatu zuen urrian eta azaroan egiteko eta gaurkoa azken hitzordua izango da. Pasa den urrian, Iñigo Larramendi 'Nafarroa euskal estatua. Baina... zer dela eta, Erdi Aroko kontu bat 2020an?' hitzaldia eman zuen eta hilabete bukaeran Fernando Sánchez Aranazen txanda izan behar zuen, baina osasun egoera dela-eta Fernandok ezin izan zen Hernanira etorri, beraz, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek aurtengo abuztuan aurkeztutako erakusketaren inguruan aritu ziren Biterin, 'Euskalnafarrak naziotik estatura' hitzaldiarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.