Lasarte-Oria
Aukera ugari izango dira bihar Olentzero eta Mari Domingirekin topo egitekoLasarte-Oria
Aukera ugari izango dira bihar Olentzero eta Mari Domingirekin topo egitekoEl Diario Vasco
Lasarte-Oria
Viernes, 22 de diciembre 2023
Gabon gaua lanpetua izango dute, urtero moduan, Olentzero eta Mari Domingik baina aurretik ere hainbat hitzordurekin bete beharko dute, besteak beste, Lasarte-Oriako herritarrekin. Hala, eguerdian, 12:00etatik aurrera, Olentzero, Mari Domingi eta lagunak herriko kaleetan barrena ibiliko dira eta 12:30ean ikuskizun koloretsu bat emango dute Porrotx pailazoarekin batera, Okendo plazan.
Publicidad
Horren aurretik, herriko ikastetxeetako haurrak kantu eskean ibiliko dira erdigunean barrena, 11:00etan hasita. Desfilearen eta emanaldiaren ostean, haurren eskutitzak jasoko dituzte Okendon bertan eta Antonio Mercero gunean, 13:00etatik 15:00etara bitartean.
Mari Domingi eta Olentzero Zabaleta auzoan ere izan dira goizean. Auzo elkarteak antolatuta, kantu jira egingo dute Basotxo plazatik abiatuta, goizeko 10:00etatik. Leku berean, baina 11:30ean, 2023an jaiotako haurrei ongietorria egin diete, oparitxo bat banatuz. Ondoren, baserrietako bira eta azken kantuak auzo berrian.
15:00etan, bazkaria egingo da auzo lokalean. «Tortilak ongietorriak izango dira», adierazi dute Zabaleta auzolan elkartetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.