

Secciones
Servicios
Destacamos
Bizipoza taldeak eta hau osatzen duten elkarteek, herriko ikastetxeekin batera, Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldiaren berri eman dute. Hurrengo asteko ostiralean izango da, hilak 26, Okendo plazan eta Antonio Mercero aretoan, 15:15etik aurrera. Taldeak herria «zipriztinduko» du, hau da, egindako lana ezagutzera emango dute arratsalde horretan, lasarteoriatarrak parte hartzera animatzeko.
Bizipoza Eskolak, hezkuntza inklusiboa ardatz hartuta, maila eta eremu ezberdinetara –hezkuntza formala, ez-formala eta herrigintza– bideratutako jarduerak eskaintzen ditu. Gida didaktikoen eta material osagarrien bitartez gai ezberdinak lantzeko aukera ematen du, hala nola, norbere buruaren ezagutza eta taldekidetasuna; genero rolak, identitatea eta transexualitatea; familia aniztasuna eta sexu orientazioa; heriotza; kulturaniztasuna; aniztasun fun-tzionala; gaixotasunak; eta boluntariotza.
Azken hilabeteetan lanean jardun dira Bizipoza taldea eta herriko hiru ikastetxeak. Alde batetik, irakasleek tresnaren aur-kezpen-formakuntza jaso zuten Nerea Godoy proiektuaren arduradunaren eskutik; bestetik, Bizipoza eta Bizipoza Eskolaren aurkezpena Porrotxek burutu zuen HH eta LHko ikasgeletan.
«Festa handi» bat bihurtu nahi dituzte bai Okendo plaza eta Antonio Mercero aretoa, eta horretarako «ekimen bateratua» martxan jarri dute hiru eragile-multzo hauek elkarlanean. Hala, arratsaldeko 15:15ean Okendon, herriko hiru ikastetxeek geletan landutakoa plazaratuko dute, Porrotxen laguntzarekin. Bakoi-tzak ekimen ezberdinak burutuko dituzte, aletxoa jarriz ekitaldiari.
Gogo handiz hartu dute Bizipoza Eskola, «umeen ongizateari» begira eta jakinda eskoletan aniztasuna goraka doala. Beraz, guztiek informazioa landu ondoren, edo gida didaktikoei helduta, dantza eta pankartak eskainiko dizkiete bertaratutakoei.
Ondoren, 18:00etan, elkarte bakoitzaren gaiak erdigunean jarriko dira, ekintza ezberdinekin. Bertan izango dira Aspanogi, Naizen eta Iñurri elkarteak, Sahararekin Elkartasuna eta Ostadar Inklusioa, besteak beste. Ordu erdi geroago, Bizipoza Eskolaren aurkezpena egingo da, Antonio Mercero aretoan. Leire Elizegi Bizipozako koordinatzailea eta Nerea Godoy proiektuko arduraduna izango dira bertan, eta mahai inguru anitz batekin borobilduko da ekitaldia. Lehen aipatutako elkarte eta ikastetxeez aparte, Donostiako Amasorrain ikastxeko ordezkariak izango dira, beraiek proiektu pilotoak burutu zituzten-eta Bizipoza Eskola hasi zenean. Euskararen Maratoialdiko zortzikoteak edo Ttakun Kultur elkarteak parte hartuko dute baita.
Gonbidatu bereziak ere izango dira bertan. Maialen Aristegi abeslariak eta Earra bertso eskolako kideak festa giroa mantentzeko helburuarekin bertaratuko dira aretora. Beraz, hilaren 26an herriak badu hezkuntza inklusiboarekin hitzordua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.