
Lasarte-Oria
Euskaraldiaren Gune Ibiltaria, hilaren 12anSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Euskaraldiaren Gune Ibiltaria, hilaren 12anEuskaraldiak, eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzen duen ekimenak, bere informazio postu ibiltaria, 'Gune ibiltaria', jarriko du Lasarte-Oriako Okendo plazan datorren larunbatean, hilak 12, 18:00etan. «Gune horrek aukera emango die herritarrei Euskaraldiaren laugarren edizioan izena emateko, sustapen-materiala eskuratzeko eta 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den ekitaldiari buruzko informazio zehatza eskuratzeko. Eta gainera, Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera ere egongo da», adierazi zuten atzo egindako prentsaurrekoan.
Euskara zinegotziak, Estitxu Alkortak, nabarmendu zuen ekintza honen helburu nagusia Lasarte-Oriako herritarren artean euskararen erabilera aktiboa sustatzea dela. «Euskaraldia aukera bat da gure hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta euskararen erabileran aurrerapauso bat emateko. 'Gune ibiltaria' bezalako ekimenekin proiektua kalera, plazara, hurbildu nahi dugu, eta herritar guztiak animatu nahi ditugu modu aktiboan parte hartzera», adierazi zuen. Horrez gain, publiko orori zuzendutako animazio jarduerak eskainiko dira, giroa dinamizatu eta parte hartzea bultzatzeko.
Ttakun kultur elkarteko ordezkariak, Arkaitz Illarramendik, azaldu zuen «Euskaraldia 2025 maiatzaren 15etik 25era ospatuko bada ere, benetako erronka, benetako Euskaraldia , egunerokotasunean dago. Bertan parte hartzea ez da ezagutza kontua, jarrera kontua baizik».
Lasarte-Oriako Euskaraldiaren Koordinazio Guneko kideek dagoeneko Euskaraldian, ahobizi gisa, izena eman duten bi gazte gonbidatu zituzten atzoko agerraldira, Danel Apaolaza eta Aitor Smart. Gazte hauen testigantzaz baliatuta. Euskaraldia beraientzat zer den hitz bakar batean zehaztekogaldetuta, «itxaropena» esan du Danelek, eta «erronka» Aitorrek. Beraz, bien batura, 'Erronka itxaropentsua' bezala definitu dute Euskaraldia. «Euskaraz hitz egitea polita da eta hizkuntza hori egunerokoan erabiltzean dago gakoa», adierazi zuen Aitorrek. Horren harira, Estitxu Alkortak azpimarratu zuen, «Ahobiziak bezain garrantzitsuak direla Belarriprestak, are gehiago Lasarte-Oria bezalako herri batean, gure egoera soziolinguistikoa zein den kontuan izanda».
Egunkari honek prentsaurrekoa baliatu zuen antolatzailei orain arte izena eman dutenen kopuruari buruz galdetzeko. «Egunetik egunera kopurua aldatzen joaten da. Norbanakoen kasuan, bostehunetik gora daude dagoeneko. Entitateen kasuan, hogeitahamar bat. Baina aurreko edizioen arabera, azkeneko asteetan egoten dira izen-emate gehienak. Beste hainbat arloetan bezala, azken ordurako uzten ditugu gauzak eta jendea oraindik urrun ikusten du maiatzaren erdialdea», adierazi zuen Illarramendik. Gauzak horrela, «jendea animatu nahi dugu azken unera arte utzi beharrean, hasi daitezela izena-ematen. Aurrez egitea garrantzitsua da, antolakuntza errazteko eta parte-hartzaile guztiek aukeratutako rolari dagokion bereizgarria jasoko dutela ziurtatzeko».
Alkortak atzoko agerraldia amaitu nahi izan zuen azpimarratuz, «Euskaraldian izena emateaz gain, jarduera horretan parte hartzeko modu gehiago badaude. Horien artean, martxan jarraitzen du bideo lehiaketa, hilaren 28ra arte». Honela, banaka edo binaka, familian edota taldeka parte hartu ahalko dute herritarrek, sakelako telefonoa hartu eta gehienez ere minutu bat iraungo duen ikus-entzunezko bat grabatu eta bidalita. 'Merezi du Euskaraldian parte hartzea!' izango da bideoetako mezu nagusia. Hiru kategoria prestatu dituzte: banakako edo binakakoa, familiakoa (modalitate honetan sartzen dira 16 urte edo gutxiago dituztenak ere) eta talde edo kuadrilletakoa. Maila horietako bakoitzean bina sari emango dituzte antolatzaileek. Bideo bozkatuenaren egileek 500 euro poltsikoratuko dituzte, eta, epaimahaiaren sariak eskuratzen dituztenek, 1.000 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.