![Film laburren eguna burutuko da ostiralean Euskal Dokumentalen Zikloaren barruan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/13/Euskal_Dokumentalen_Zikloa_KARTELA_tokikom_700x700-U2201797697428CPE--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Lasarte-Oria
Film laburren eguna burutuko da ostiralean Euskal Dokumentalen Zikloaren barruanSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Film laburren eguna burutuko da ostiralean Euskal Dokumentalen Zikloaren barruanEl Diario Vasco
Jueves, 13 de febrero 2025, 20:14
Okendo Zinema Taldearen Euskal Dokumentalen Zikloa da hilabete honetako agenda kulturalaren egitasmoetako bat. Pasa den astean eman zioten hasiera, 'Indarkeriaren oihartzunak' lanarekin eta ostiral honetan emango diote jarraipena film laburren egunarekin, hau da, lau film labur proiektatuz. Hauek izango dira aukeratutako lanak: Telmo Iruretaren 'De arena y agua'; Ekain Irigoienen 'Europa 7'; Nagore Ezeizaren 'Zona Wao'; eta Kote Camachoren 'Puzleak'. Antolatzaileek aurreratu dutenez, «egun berezi honetan, besteak beste, 'De arena y agua' film laburra ikus ahal izango dugu eta lanaren zuzendari eta protagonista, Telmo Irureta, gurekin egongo da kultur etxean». Ziklo honen balio berezia, hain zuzen, emanaldi bakoitzera bertaratzen direnek aukera izango dute dokumental bakoitzaren zuzendariekin bertatik bertara hitz egiteko eta bakoitzaren lanaren nondik norakoen berri izateko.
Baina ostiral honetakoaz aparte, beste bi hitzordu geratuko dira, hilaren 21ean eta 28an. Okendo Zinema Taldeak gai interesgarri ugari gerturatuko dizkio ikusleari Euskal Dokumentalen Zikloaren bosgarren edizio honetan. Honela, datorren ostiralean, hilak 21, Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' lana ikus ahal izango da. «Izenburuan, lortu nahi duen ideia laburbiltzen duen dokumentala da: soinuak gure oroitzapenen eta memoriaren eraikuntzan duen papera. Zinzin, haizeak arin jotzen duen bailara bat da eta bere letrek soinu hori euskaraz irudikatzen dute. Durrundurrun amaierarik gabeko leize bat da, non harri bat erortzen den oihartzun luze horretan galtzen den, eta Kurruzkarratz, beti tximistak jotzen duen mokoa da, bere burrunba eta urradurarekin», azaldu dute. Eta hilabetea amaitzeko, 28an, 'Itoiz udako sesioak', iaz ekoiztutako film independentea proiektatuko da. Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak idatzi eta zuzenduta, Itoiz taldeko Juan Carlos Perez abeslari ohiaren gogoeta eta oroimenekin batera, Itoiz taldearen abestiak eta dokumetu grafikoekin batera XX. gizaldiko pasarte dramatizatuekin osatzen da.
Esan bezala, bosgarren Euskal Dokumentalen Zikloa Amaia Merinok eta Ander Iriartek ondutako 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' ikus-entzunezkoarekin ireki zen. Lasarteoriatar ugari gerturatu ziren Tamara Muruetagoienaren kontakizuna entzutera. «Duela 40 urte bere familia bahitu zuen ETAk eta bere aita hil zuen Espainiar Estatuak, torturapean. Egia aurkitzeko bideari ekin zion Tamarak eta bizitako guztia kontatzen du lan honetan: bahiketa, familia desegituratzea, torturak, hilketa, estatuaren jazarpenerako makineria... eta baita bere lanketa propioa ere».
Pase guztiak kultur etxeko auditorioan izango dira, 20:00etan. Sarrerak, 6 eurotan, leihatilan edota online.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.