Borrar
Udaleko nahiz Ttakuneko ordezkariak, Estitxu Alkorta, Agustín Valdivia eta Haritz Salaberria, atzoko agerraldian. ISAAC FARRÉ
Herritarrek aukera dute Euskaraldian izena emateko belarriprest edo ahobizi moduan

Lasarte-Oria

Herritarrek aukera dute Euskaraldian izena emateko belarriprest edo ahobizi moduan

Laugarren edizio honetan parte hartzeko, dagoeneko irekita dago norbanakoen inskripzioa egiteko epea, online edo presentzialki

María Cortés

Lasarte-Oria

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Herriko Euskaraldiaren Koordinazio Gunea Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun kultur elkarteak osatzen dute eta bertako arduradunak atzo bildu ziren edizio honetako xehetasun gehiago emateko.

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era ospatuko da eta, beste urte batez, hizkuntza ohiturak astindu eta euskarari ikusgarritasuna emateko ariketa soziala izango da». Burutuko den laugarren edizio honetan, 'Elkar mugituz egingo dugu' leloa Euskal Herri osora zabalduko da, baita Lasarte-Oriara ere.

Atzo iragarri zuten bezala, «norbanakoen izen ematea dagoeneko irekita dago» eta urtero bezala, ahobizi eta belarriprest rolak hartzera animatu dituzte herritarrak. «Aurtengo edizioan, urteko beste 365 egunetan bezala, belarriprest izango naiz», aurreratu zuen herriko alkarteak. Euskarako zinegotziaren kasuan, Estitxu Alkorta ahobizi izango da. Herritarrak ere bi rolen artean aukeratuko dezakete.

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea, eta hau, bi modu desberdinetan egin daiteke: online edo aurrez-aurre. Ariketa sozialean izena eman nahi dutenek sarean egin dezakete, Euskaraldiaren atarian nahiz Udalaren webgunean. Presentzialki inskribatzeko, herriko zenbait egoitzetan (Kultur Etxean, Udaletxean edota Ttakunen bulegoan) eskuorriak eta kutxak topatuko dituzte.

Bideo lehiaketa, berrikuntza

Edizio honetako berrikuntza nabarmenena antolatu den bideo lehiaketa da. «Helburua herritarrak Euskaraldira erakartzea da, eta horretarako edonork erraz parte hartzeko moduko jarduera antolatu da», azaldu zuen Ttakun Kultur Elkarteko kudeatzaile Haritz Salaberriak.

Interesa dutenek lehiaketaren oinarrietan topatuko dute informazio guztia. Gainera, Ihitten elkarteko kideek promozio bideo bat prestatu dute, «lehiaketa modo erraz batean ulertzeko».

Banaka edo binaka, familian edota taldeka parte hartu ahal izango dute herritarrek. «Telefono mobil bat nahiko izango da parte-hartzeko. Gehienez ere minutu bat iraungo duen ikus-entzunezko bat grabatu beharko da. 'Merezi du Euskaraldian parte hartzea! izango da erabili beharko den leloa», adierazi zuten.

Hiru kategoria egongo dira: banakako edo binakakoa, familiakoa (modalitate honetan sartzen dira 16 urte edo gutxiago dituztenak ere) eta talde edo kuadrilletakoa. Maila horietako bakoitzean bina sari emango dituzte antolatzaileek. Alde batetik, bideo bozkatuenek 500 euroko saria jasoko dute, eta bestetik, epaimahaiaren sariak eskuratzen dituztenek, 1.000 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herritarrek aukera dute Euskaraldian izena emateko belarriprest edo ahobizi moduan