Borrar
Dokumentala igandean estreinatu zen Kultur Etxean. ISAAC FARRÉ
'Lasarte-Oria: istorio zumez egina' dokumentala berriro ikusteko aukera egongo da gaur, Antonio Mercero gunean

Lasarte

'Lasarte-Oria: istorio zumez egina' dokumentala berriro ikusteko aukera egongo da gaur, Antonio Mercero gunean

El Diario Vasco

lasarte-oria.

Miércoles, 21 de junio 2023, 21:23

Ihitten elkarteak 'Lasarte-Oria: istorio zumez egina' dokumentala estreinatu zuen pasa den igandean Kultur Etxean. Auditorioko beheko aldeko eserleku guztiak bete zituzten lana ikusi nahi zuten herritarrek, artean, dokumentalean bertan agertzen diren emakumeetako batzuk.

Hiru belaunalditako dozena bat emakume elkarrizketatu dituzte, beraien bizitza kontatu eta herria garai batean nolakoa zen azaltzeko. Ekarpen horiek, zumearekin bezala, ehundu egin dituzte sortzaileek, herriaren historia osatuz. Eskerrak eman zizkieten part hartu zutenei, oraindik kontatu gabe dauden hamaika historiak jasotzeko nahia ere adieraziz.

Bigarren aukera

Igandean ikusi ezin izan dutenek gaur arratsaldean daukate beste aukera berri bat. Oraingo honetan Antonio Mercero gunean izango da, 18:00etan. Dokumentala ikusi ondoren, tertuliatxo bat egingo dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lasarte-Oria: istorio zumez egina' dokumentala berriro ikusteko aukera egongo da gaur, Antonio Mercero gunean