
Lasarte-Oria
TrukeLandia egitasmoa ostegun honetan aurkeztuko da Manuel Lekuona kultur etxeanLasarte-Oria
TrukeLandia egitasmoa ostegun honetan aurkeztuko da Manuel Lekuona kultur etxeanOstegun honetan aurkeztuko da TrukeLandia egitasmoa, Manuel Lekuona kultur etxeko auditorio nagusian. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da festa giroa izango duen ekitaldia eta GurasoLandia ekimenean parte har-tzen ari diren familiek parte hartu ahalko dute. Hori bai, aurrez gonbidapenak eskuratuta. Beste urte batez, Porrotx pailazoak dinamizatuko du ekitaldi koloretsua.
Publicidad
Izenak berak dioen bezala, bizipenak trukatzea da Trukelandia egitasmoaren helburua. Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean aurrera eramaten duten GurasoLandia egitasmoko parte hartzaileei zuzenduta dago, elkartu eta hilabetean behin ikasitakoa elkartrukatzeko. Saio horietan ipuinak, abestiak, errezetak, eta abar. antolatzen dira partehartzaileen-tzat.
Esan bezala, gaur aurkeztuko den egitasmoa GurasoLandiaren baitan dago, eta, azken hori, GurasoLeku izeneko ekimen baten adarretako bat da, GurasoLagun eta GurasoTegirekin batera. Urte batzuk daramatza martxan xede honekin: herriko haurrak elebidun oso bihurtzea, euskararen transmisioa familietan bultza-tzearen bidez.
Lehen esan bezala, aurten GurasoLandian ari direnek bertaratu ahalko dute TrukeLandiaren gaurko aurkezpenera. «Ekitaldirako gonbidapenak Gurasolandiako antolatzaileei eskatu ahalko dizkiete familiek, eurekin komunikatzeko erabiltzen dituzten ohiko bideetatik», adierazi dute arduradunek.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, interesdunek Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Sailera deitu dezakete, mezu elektroniko bat bidali ttakun@ttakun.eus helbidera edo 943 366 858 telefonora deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.