Urnieta

Alkate Txiki izan nahi dutenek uztailaren 30 arte dute izena emateko epea

El Diario Vasco

URNIETA.

Sábado, 27 de julio 2024, 20:04

Pixkanaka gerturatzen ari dira Sanmielak, herriko jaiak. Aurten, irailak 27-30 bitartean izango dira, eta azken egun horretan, Haurren Eguna ospatuko da.

Publicidad

Urtero bezala, herriko bi gaztetxok (neskato eta mutiko bana) Alkate Txikien kargua beteko dute egun horretan. Aukeraketa zozketa bidez egingo da Alkate Txiki izatea eskatzen duten 2015 urtean jaiotako haurren artean. Izena emateko Urnietako Udaleko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute. Horretarako azken eguna uztailak 30 izango da.

Kiroldegia

Urnietako udal instalazioetan jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro ugari eskainiko dira aurten ere. Ikasturtea irailaren 16an hasi eta ekainaren 13an amaituko da. Matrikulazio epea uztailaren 22an ireki da eta izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da. Zalantzaren bat izanez gero: 943 008328 edo kirol@urnieta.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad