Urnieta
Aurreko urteetan bezala, belar bolak egiteko dirulaguntza ahalbidetu daSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Aurreko urteetan bezala, belar bolak egiteko dirulaguntza ahalbidetu daEl Diario Vasco
Urnieta.
Jueves, 3 de octubre 2024, 19:30
Aurreko urteetan bezala, belar bolak egiteko dirulaguntza ahalbidetu da berriro. Belar-bolen zerbitzua Urnietako baserritarren artean estimatua da eta Behemendi bidez egiten da.
Zerbitzu honen bitartez herriko berlardiak urtean behin behintzat makina bidez moztea eskaintzen da, honek ingurumenean eta paisaian sortzen dituen abantailekin. Era berean, belardien mantenu egoki bat ahalbidetzen da. Egiten diren belar bola gehienak plastikoarekin biltzen dira urtean zehar ganaduari janari bezala eman ahal izateko
Dirulaguntza 6.000 eurokoa da, eta belar bola bakoitzeko gehieneko prezioa 2,20 eurokoa izango da. Aurreikusitako bola kopurua gainditzen bada, prezioa estutu egingo da. Dirulaguntza jaso nahi duten baserritarrek Behemendi elkarteari egin beharko diote eskaera.
2025eko ur hornidura, estolderia eta zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuaren tasetan hobariak eskatzeko epea ireki da eta 2024ko urriaren 31n amaituko da.
Hobaria emateko irizpideak ondorengoak izango dira: Familia unitatearen diru-sarrera urteko 15.120 euro baino txikiagoa bada %90eko hobaria; familia unitatearen diru-sarrera urteko 15.120-22.680 euro artekoa bada, %50eko hobaria. Kontuan izango dira bizikidetza unitateko kide guztien ondarea eta ondasun higigarriak.
Hobaria urtero eskatu beharko da eta ez du atzeraeraginik izango. Interesdunek eskuragarri izango dute hobarien inguruko informazioa eta eskaera orria Urnietako udaletxeko Bertan bulegoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.