Urnieta
Erantzun bikaina txikien artean irakurzaletasuna bultzatzeko saioetanSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Erantzun bikaina txikien artean irakurzaletasuna bultzatzeko saioetanEl Diario Vasco
Urnieta.
Jueves, 7 de noviembre 2024, 19:43
Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko xedez martxan jarritako 'Liburu baby kluba' (0-3 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta) eta 'Liburu txiki kluba' (4-6 urte bitarteko umeentzat) ekimenek erantzun bikaina izan dute lehen saioetan.
Jendearen interesa ikusita, arratsaldeetan eta larunbat goizetan gauzatuko diren saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusira lekualdatzea erabaki da, espazio zabalago batean gara daitezen. Astean zehar goizez izango diren saioak aldiz, liburutegiko haur txokoan mantenduko dira. Saioek 20 umeko gehienezko aforoa dute iritsiera hurrenkeraren arabera.
'Liburu baby kluba'-ren hurrengo hitzordua, larunbat honetan, azaroaren 9an izango da goizeko 10:30ean Lekaion. 'Liburu txiki kluba'-ren lehen txanda bestalde, azaroaren 11n izango da 17:00etan Lekaion.
Urnietako Udalak adin tarte horietako haurrak dituzten familiak probatzera eta saio dibertigarri eta hezitzaile hauetan parte hartzera animatzen ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.