Las diez noticias clave de la jornada

Urnieta

Erantzun bikaina txikien artean irakurzaletasuna bultzatzeko saioetan

El Diario Vasco

Urnieta.

Jueves, 7 de noviembre 2024, 19:43

Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko xedez martxan jarritako 'Liburu baby kluba' (0-3 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta) eta 'Liburu txiki kluba' (4-6 urte bitarteko umeentzat) ekimenek erantzun bikaina izan dute lehen saioetan.

Publicidad

Jendearen interesa ikusita, arratsaldeetan eta larunbat goizetan gauzatuko diren saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusira lekualdatzea erabaki da, espazio zabalago batean gara daitezen. Astean zehar goizez izango diren saioak aldiz, liburutegiko haur txokoan mantenduko dira. Saioek 20 umeko gehienezko aforoa dute iritsiera hurrenkeraren arabera.

'Liburu baby kluba'-ren hurrengo hitzordua, larunbat honetan, azaroaren 9an izango da goizeko 10:30ean Lekaion. 'Liburu txiki kluba'-ren lehen txanda bestalde, azaroaren 11n izango da 17:00etan Lekaion.

Urnietako Udalak adin tarte horietako haurrak dituzten familiak probatzera eta saio dibertigarri eta hezitzaile hauetan parte hartzera animatzen ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad