Urnieta
Gazte Festak hurrengo asteburuan izango diraSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Gazte Festak hurrengo asteburuan izango diraJ. F. M.
URNIETA.
Sábado, 18 de mayo 2024, 20:55
Urnietako Gazte Festak maiatzak 24-26 bitartean ospatuko dira aurten, eta Jai Batzordeak jardueraz beteriko programa aberats bat osatu du egun horietarako. Laster banatuko da jaien programa herriko etxe guztietan eta Udalaren APPan ere ipiniko da herritarrek momentuoro eskura izan dezaten.
Denetarik eta denentzat egongo da hiru egun horietan eta giro onean gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da. Zentzu horretan, Urnietako Udalak jai parekide eta berdinzaleen aldeko aldarria egiten du eta eraso matxistek zein arrazistek lekurik ez dutela argi eta garbi esaten duten kartelak ipiniko dira herriko komertzio, taberna, panel eta txosnetan. Halaber, pegatinak banatuko dira 'Jaietan ere aske maitatu, aske gozatu' leloarekin.
Haurrentzako feriako atrakzioak Errekalde kalean kokatuko dira. Bestalde, errepide mozketa izango da Idiazabal kalean larunbatean 10:00etatik 22:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.