Borrar

Urnieta

Matrikulazio epea irekita Urnietako AEK Euskaltegian iraila amaitu arte

Martes, 10 de septiembre 2024, 19:56

Euskara ikasteko edo hobetzeko nahia duten herritarrek aukera paregabea dute Elkarteen Etxean kokatzen den Urnietako Euskaltegian. Euskararen erabilera areagotzeko eta hiztun aktibo izatera igarotzeko baliabideak eta erraztasunak eskainiko dira bertan.

Interesa dutenek haien maila edozein delarik ere eman dezakete izena, izan ere, hasiera batean maila guztiak eskainiko dira goizez eta arratsaldez. Gero, maila bakoitzean izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera sortuko dira multzoak.

Euskara ikasteko interesa duten pertsonek irail osoan zehar dute izena emateko aukera. Horretarako bide hauek dituzte: urnieta@aek. eus, 662 338 747 edo aurrez aurre Elkarteen Etxeko lehenengo solairuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Matrikulazio epea irekita Urnietako AEK Euskaltegian iraila amaitu arte