Borrar
Musika Eskolak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epea

Urnieta

Musika Eskolak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epea

Lunes, 20 de mayo 2024, 20:19

Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea zabalik dago maiatzaren 31ra bitartean. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.

Bestalde, 21urtez azpikoek, langabetuek, gazte edo ikasle txartela dutenek, 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek murrizketak eskatzeko aukera izango dute. Era berean, hobariak eskainiko dira Urnietan erroldaturik dauden pertsonentzat ondorengo kasuetan: 2 familia kide edo gehiago matrikulaturik daudenean, familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat.

Prezioen gaineko eta bestelako informazio guztia eskura dago etxeetara bidali den eta Udalaren webgunean eskura dagoen informazio liburuxkan.

Eskaintza

Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.

Musika hizkuntza: Edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.

Espezialitateak: Pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.

Instrumentu taldeak: Instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.

Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago. Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika Eskolak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epea