Urnieta
Musika Eskolak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epeaUrnieta
Musika Eskolak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epeaLourdes Iriondo Musika Eskolan 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea zabalik dago maiatzaren 31ra bitartean. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.
Publicidad
Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.
Bestalde, 21urtez azpikoek, langabetuek, gazte edo ikasle txartela dutenek, 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek murrizketak eskatzeko aukera izango dute. Era berean, hobariak eskainiko dira Urnietan erroldaturik dauden pertsonentzat ondorengo kasuetan: 2 familia kide edo gehiago matrikulaturik daudenean, familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat.
Prezioen gaineko eta bestelako informazio guztia eskura dago etxeetara bidali den eta Udalaren webgunean eskura dagoen informazio liburuxkan.
Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
Musika hizkuntza: Edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
Espezialitateak: Pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
Publicidad
Instrumentu taldeak: Instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.
Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago. Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.