
Udazken eta neguko errutinara bueltatu aurretik, egitarau oparoa antolatu dute egun hauetan Urnietako elkarteek nahiz eragileek San Miel jaiak ospatzeko. Zer gozatua, abestua, dantzatua, jana ... eta edana izan da Urnietan egun hauetan. Asteburu luze eta ekintzaz beterikoa izan da eta gaur, San Miel Eguna, hitzordu berezia izan zen herritarrentzat. Igandea izanik, eta eguraldia lagun, giro ederra egon zen herrian.
Publicidad
Udalak urtero egin ohi duen omenaldia burutu zuen Udaletxean. Protagonista aurtengoan Juanma Zarranz izan zen. Salesiarretako irakasle, Bosko Anitz aisialdi klubaren eta izen bereko txarangaren bitartez herriko gazteriarekin hainbat urtez egin duen lana aitortu nahi izan zi-tzaion. Sebastián Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolarien hitzek laburbildu zuten Zarranzen ekarpena: «'Nafarroatik Urnietara heldu zinen aspaldi.Zure lanean eragin dezu horrenbeste belaunaldi, zure herriak egin nahi zuen esker ona omenaldi'; 'Oskotziz salto Urnietara, Juanma urte asko dira. Urnietar bat gehio bihurtuz, garrantzitsua hori da. Irakaslea, naturzalea, musikan ere disdira. Heldu zerana Urnietako gazteen bihotz erdira, bizitza sasoi ikasi dute zurekin, zuri begira'; 'Bilakatu da, urterik urte, zure Bosko Anitz txaranga. Ze hutsunea sumatuko da zu orain herritik joan da'; 'Gazteizera joanagatik ez da etengo haria, goza ezazu hainbat urtean oneginaren saria'».
Hunkituta eta eskertuta jaso zuen omenaldia Zarranzek. «Bizitza osoan ibili naiz inguru honetan. Hemen hezitu naiz pertsona bezala, urnietarra sentutu naiz, nahiz eta erroldatua ez egon. Aurten neukan asmoa, baina azkenen Gasteizera noa. Herrian egin dudan lana plazer bat izan da neretzako. Eskerrikasko», izan ziren omenduaren hitzak.
San Miel egunak ere haur danborrada, Txanbolin txistulari banda eta Egape dantza talderaren kontzertua, herri kirolak eta Goxuan salsa taldearen kontzertua utzi zuen, besteak beste.
Etxeko txikienek ere bere egun propioa izango dute gaur, egun guztian zehar beraientzat zehazki zuzenduriko ekintza desberdinekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.