Urnieta

Txaro Tomasena kirolariaren solasaldia gaur Saroben

J. F. M.

urnietA.

Miércoles, 20 de noviembre 2024, 19:56

Urnietako Udalak Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren (azaroak 25) baitan antolatu duen ekintza programaren barruan, Txaro Tomasenarekin gauzatuko den 'Emakumeak kirolean' solasaldia kokatzen da. Gaur ostegunean ospatuko da, arratsaldeko 6:00tan Saroben. Sarrera librea edukiera bete arte eta elebitan gauzatuko da. Tomasena 78 urteko urnietarra, emakumea eta kirolaria da, erraz amore ematen ez duen horietakoa. Iaz munduko errekorra hautsi zuen, Gibraltarko itsas-zeharkaldia neoprenoarekin igerian egin duen pertsona edadetuena bilakatuz. Dena den asko dira egin izan dituen eta egiten dituen kirolak: Igeriketa, triatloia, yoga, pilates, indar ariketak, ibilaldiak...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad