Urnieta
Udalak gidabaimena euskaraz ateratzera animatu nahi duSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Udalak gidabaimena euskaraz ateratzera animatu nahi duEl Diario Vasco
urnieta.
Miércoles, 5 de junio 2024, 20:40
Urnietako Udalak gidabaimena euskaraz ateratzera animatu nahi ditu uda honetan jarduera hori gauzatzeko asmoa duten urnietarrak.
Buruntzaldeko Udalak (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbil) 2010etik ari dira euskararentzat hain arrotza izan den arlo honetan euskararen erabilera sustatzen, eta horretan jarraitzen dute.
Aurten, gainera, gidabaimena euskaraz ateratzeko material berria argitaratu da, Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak Gidabaimenak euskaraz egitasmoa jarri baitu martxan, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Gidabaimena euskaraz egitasmoak gidabaimenaren alde teorikoa euskaraz prestatu eta egiteko aukera emango du, eskuliburuak euskara hutsean eskuratuko baitira eta azterketak euskaraz egiteko aukera ere izango da.
Euskarazko eskuliburuak eskuratzeko edo deskargatzeko, proiektuarekin bat egin duen autoeskolaren batean izena emanda egon beharko du ikasleak. Ikasleak berak aukeratzen duen autoeskolak emango dio sarbiderako erabiltzailea eta pasahitza. Urnietan Solozabal autoeskolak ematen du horretarako aukera.
Urtero bezala, gidabaimenaren azterketa euskaraz egin eta gainditzen duten ikasleen artean 400 euro inguruko sariak zozkatuko dituzte Buruntzaldeko udalek, udalerri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua erreferentziatzat hartuta. Beraz, Urnietan bat.
Ekainaren 14an zozketatuko dira 2023ko sariak Usurbilen, urte horretan gidabaimena euskaraz atera zutenen artean.
Urnietako Udalak aurreiritziak baztertzera, inertziak haustera eta gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatzera animatu nahi ditu urnietarrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.