Ana Pozas, ikasatxeetako arduradunekin.

Urnieta

Udalak ikastetxeei euskara sustatzen eta bizikidetza lantzen laguntzen jarraituko du

Lankidetza hitzarmenak sinatu ditu herriko ikastetxeekin hizkuntza plana garatzeko eta prebentzioa eta bizikidetza sustatzeko

El Diario Vasco

Urnieta.

Sábado, 11 de enero 2025

Urnietako Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu herriko ikastetxeekin, hizkuntza plana garatzen laguntzeko eta prebentzioa eta bizikidetza sustatzeko.

Publicidad

Programa horien helburuak euskararen erabilera indartzea eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultza- tzea dira. Baita mota guztietako indarkeria matxisten aurka sentsibilizatzea ere. Era berean, sexu heziketa, hezkidetza eta tratu onen baitako jarduerak finan-tzatuko dira.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan ziren Ana Pozas, Urnietako Udaleko Sustapeneko zinegotzia, Leire Uzkiano, Egape HLH-ko zuzendaria, Amaia Amutxastegi, Egape DBH-ko zuzendaria, eta José Luis Pinedo, Salestarrak-Magaleko zuzendaria. Sinadura Udaletxean bertan izan zen.

Ondorengoak dira ikastetxe bakoitzak jasoko dituen dirulagun- tzen zenbatekoak jarduera horiek aurrera eramateko: Egape ikastola HLH (20.945 euro), Egape ikastola DBH (10.000 euro) eta Salestarrak-Magale (24.065 euro).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad