![Xoxoka auzoko jaietan ekintza ugari izango dira asteburuan zehar](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/10/Imagen%20Xoxokako%20festak%201-U190482936346OjD--1200x840@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Urnieta
Xoxoka auzoko jaietan ekintza ugari izango dira asteburuan zeharSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Xoxoka auzoko jaietan ekintza ugari izango dira asteburuan zeharEl Diario Vasco
Urnieta
Jueves, 10 de octubre 2024, 20:13
Dagoeneko urrian sartuta egonagatik, festak eta jai-giroak ez dute etenik herrian. Iragan asteburuan Arrosarioko Ama Birjinaren ohorezko jaiarekin eta Baserritarren egunarekin eman zitzaion segida, eta, orain, landagunera egin da jauzi Goiburu auzoan egiten diren Xoxokako festekin. Ohiko moduan, bertako auzo elkarteak egitarau polita prestatu du eta giro ona eta umorea ez dira faltako aste osoan zehar.
Ostiral honetan, herri kirolak eta crossfita nahastuko dituen erronka egongo da. Baita, bertso afaria ere Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldiarekin. Eta eguna luzatu nahi dutenentzat erromeria Komerik taldearekin eta gaupasa DJ-arekin.
Larunbatean pilatuko dira festetako ekintza gehienak. 11:30ean hamaiketako eta gaztelu puzgarriak egongo dira haurrentzat. 12:30ean berriz, aizkora erakustaldia Unai Etxeberria 'Osinalde', Laiene Pikabea, Igoin Pikabea eta Malen Barrenetxearen parte hartzearekin.
Arratsaldeko lehen hitzordua, 15:00etan, izango da mus azkarreko txapelketarekin. Goizean bezala, puzgarriak izango dira haurrentzat eta Andoni Magoaren 'DesOrekatua' ikuskizuna ere ikusgai egongo da. Baita, toka eta karabina txapelketa eta betizu jatea ere. Parranda orduetan aldiz, Bide batez taldea eta DJ Oier Mendizabal. Igandean, azken egunean, Egape Dantza Taldearen emanaldia, meza nagusia, herri kirol lehiaketa eta sagardo dastaketa egongo dira.
Bertaratu nahi dutenentzat doako autobus zerbitzua eskainiko da. Autobus geltokia Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean egongo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.