JUAN MARI ZUBIAURRE
Domingo, 1 de junio 2014, 01:40
Maiatzeko azken egunak eguraldi goibela ekarri bazuen ere, Euskal Jai egunean getariarrak ez ziren beldurtu eta kalera atera ziren egun berezi hau ospatzera. Goizena goizetik kaleak txistu eta trikitien doinuekin alaitzen joan ziren eta noiz behinka aterkiak atera beharrean izan baziren ere honek ez zuen inoiz jai giroa makaldu.
Publicidad
Goiz osoan frontoia azoka eta bertako produktuen dastaketa izan zen eta bereziki eguerdi aldera jendea hurbiltzen joan zen bertara. Han aurkitzen ziren baita Artzapeko kideak, ordenagailu zaharra baztertu eta berri bat ekartzeko asmoarekin txotxean eztarria bustitzera gonbidatzen zuten sagardo freskoarekin.
Abere bitxiak gaztetxoenen begiak zabal zabal utzi zituzten, arrakasta izan zuten Harritarteko animaliak. Eguerdian dantzarako aukera zabaldu eta dantzarien erantzuna ere ona izan zen.
Bi txapelketa
Lehenengoa bazkal aurretik plazan egin zen, irrintzien lehiaketa. Gaztetxo asko eta helduen maila oso ona izan zituen lehiak. Azkenena gaztetxoen artean Aimar Iraola eta helduetan Maider Urbieta izan ziren garaile.
Arratsaldean, Katraponan egin ezean Berdura Plazara pasa zen Getariako XV. Ttrikitilari Gazteen Txapelketa. Erabaki zuzena zeren euririk ez baino haize zakarra izan zen. Kanporaketa egin bezain laster, 6 bikote onenak lehian izan ziren eta irabazle Eneritz Aulestia zarauztarra eta Julen Alonso oriotarra. Txapelaz gain 250 euroko ordainsaria jaso zuten eskualdeko bikoteak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.