DV
Viernes, 24 de octubre 2014, 00:11
Urte bukaera baino lehen ezarri nahi den hondakinen sistema berriaren inguruan EAJren udal taldeak plazaratutako gutunak badu Udal Gobernuaren erantzuna. Ohar honetan gogoratzen dute aurtengo apirilaren 4ean EAJko udal taldearen bozeramaile den Montse Aranak hondakinen mahaian adostutako sistema «lehenbailehen ezar-tzeko» eskatzen zuela. Udal Gobernuak bere harridura azaltzen du jeltzaleek aste honetan erakutsitako jarrerarekin. «Orain, berriz ez dago konforme sistema martxan jartzear dagoelako».
Publicidad
Bideragarritasun planik ez zegoela salatzen zuen EAJk gutun hartan. Hori gezurra dela diote Udal Gobernuko kideek. «Ez da egia bideragarritasun planik egin ez denik, Udal Elkartean egin direlako horrelako planak, sisteman aldaketa posible ezberdinak kontutan hartuta. Horregatik atzeratu da sistema berriaren ezarpena nahi baino gehiago, besteak beste. Hori EAJk badaki, baita hondakinen mahaiko gainon-tzeko partaideek ere».
Udal Gobernua «adostutakoa» betetzen ari dela diote eta ez dutela «eztabaida antzuetan», ezta «eztabaida alderdikoietan» sartzeko asmorik. «Argi dago batzuek gai honekin eztabaida gaiztotzea nahi dutela, botoak irabazteko. Horretarako gai dira gauza bat eta ondoren aurkakoa esateko. Adostasun batetara heldu ginen eta adostasun hori betetzea da Udalaren asmoa. Horretan ari gara, eta horretan jarraituko dugu».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.