JUAN MARI ZUBIAURRE
Viernes, 24 de octubre 2014, 00:11
Getariako EAJ-PNVko udal taldeak bere kezka agertu du Getariako kaleak agertzen duten zikintasun mailarengatik eta Udalari eskatu dio herri garbiago baten aldeko apustu tinkoa egiteko.
Publicidad
EAJko bozeramaile Andoni Aristik, adierazi du getariar asko direla helarazi dietenak herriko kaleak azken boladan nabari duten garbitasun eza eta salatu du kaleak ez direla behar adina garbitzen eta ureztatzen. «Uste dugu udalak Getaria garbiago baten aldeko apustu tinkoa egin behar duela eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu». Honen harira aitortu du «txakurra duten getariar gehiengoak bilketa araua ondo betetzen dutela baina gutxi batzuen arduragabekeria nahiko nabaritzen dela, beren abereek egiten duten kaka kale erdian jaso gabe uzten dutenean eta hemen udalak zer esan handia du araua betearazteko».
«Aurtengo udaldia -jarraitu du- gogoratzen dugun onenetakoa izan da eta gure herriaren erakargarritasuna garbi geratu da izan ditugun bisitarien kopuruetan eta ondorioz herriko merkatari eta ostalariek izan dituzten salmentetan. Horregatik, gehitu du, bereziki zaindu behar dugu herriaren garbitasun itxura, lehenik geure buruari sor diogun errespetuagatik eta baita ere kanpotik datozenei sor diogulako».
Halaber, Aristik honakoa esan du, «gogoeta bat egitea komenigarria litzateke azken boladan zakar ontziak direla eta hartu diren erabakiaz» eta balorazio gisa azpimarratu du «ontziak jartzeko aukeratu diren puntuak eta batetik besterako distantziak, bere urruntasunengatik, ez dira egokienak eta udal gobernuak jakin beharko luke hartzen diren neurri eta erabakiaren helburuak beti izan behar dutela aurrez zegoena baino zerbitzu erosoagoa eta hobeagoa izatea».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.