K. ARRIZABALAGA
Miércoles, 18 de marzo 2015, 01:09
Zestoako Harrobia Her-ri Plataformak kaleratu berri duen idatzian kexu azaldu da «eskatu dituen zenbait txosten eta proiektu ez zaielako helarazten».
Publicidad
Horrela, idatzi honetan, «Zestoako Udalak, 2014ko urriaren 14ko bandoan Osinbeltzeko gaiaren inguruan zorroztasunez jokatu zuela esan ondoren, Jarraipen Mahaia sortu zuen, proiek-tuaren inguruko informazioa eskuratu eta aztertzeko helburuarekin. Zestoako Harrobia Herri Plataformako kideok, bilera hauetan parte hartu ostean, honakoa salatu nahi dugu: Osinbeltzeko proiektua bermatuko lukeen dokumentazio garrantzitsurik ez da mahaiaren gainean jarri, nahiz eta behin eta berriz eskatu: Zabortegiaren balizko kokalekuak aukeratzeko aurretiazko azterketaren txostena. 2015eko urtarrilaren 2an eta 13an eskatu zaio Zestoako Udalari, eta otsailaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erantzunik ez. Zubietako TMB plantaren proiektua (AAI). Dokumentu honek Osinbeltzera zer zabor mota ekarriko duten argituko liguke. 2015eko urtarrilaren 13an eskatu zitzaion Zestoako Udalari. Erantzunik ez. Osinbeltzen egin nahi den zabortegiaren inguruko proiektua. Ez dago proiekturik» diote.
Segidan, «gauzak honela, mar-txoan parte-hartze publikoaren prozesuarekin hasi gara, baina: Ze mailatako parte hartzea izan daiteke informazioa ukatu eta ezkutatzen denean? Nola daiteke gutxienez hemendik 20 urtetara gauzatuko litzatekeen Osinbeltzeko berreskurapenaz hitz egin, egin nahi den zabortegiaren proiekturik ere ez dagoenean?» diote Herri Plataformatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.