PPLL
Domingo, 1 de noviembre 2015, 01:55
Berdintasun zinegotzi berria da Gloria Vazquez (PSE-EE) eta zinegotzi bezala, emakumearen kontrako indarkeriren inguruan, azaroaren 25a izango dena, Berdintasun departamentuak prestatu duen programa aurkeztu berri du. «Berdintasuna gai oso funtsezkoa da gure gizartean eta nik bereziki defendatzen dut gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea gizakiaren aurrerapenik garrantzitsuenetariko bat izango dela. Azaldu nahi diet zarauztarroi tratu txarrak eta indarkeria sexistari aurre egitea nire helburu nagusietariko bat dela departamentu honetan. Tratu txarrekin bukatzea izan behar da berdintasun arloko azkenengo helburua, gure faroa, eta indarkeriarekin bukatzeko berdintasunaren bidea ibili behar dugu. Argi eduki behar dugu indarkeri matxista ez dela etxe barruko edo pertsonen arteko arazoa, gizarte arazo bat baizik. Eta horrexegatik, instituzioen papera ezinbestekoa da. Instituzioek berdintasun politika aktiboak garatu behar ditugu».
Publicidad
Departamenduak hainbat jarduera prestatu ditu hilabete berri honetan zehar. Honela, datorren asteazkenean, 19:00etan Modelo aretoan, 'Chicas nuevas en 24 horas' izenburua duen dokumentala eta segidan Maribel Lozano aktorearekin solasaldia antolatu dira. Gaia, sexu-explotazio helburuetarako pertsonen salerosketa da.
Hortaz aparte Munduko emakumeak ekintza egingo da, beste herrialdeetako emakumeen egoera ezagutzeko. Ikastetxetan whatsapp tailerra ere antolatu da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.