Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Miércoles, 27 de enero 2016, 00:07
Batzar Nagusia egin zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak joan den larunbatean Zarautzen. Agintaldi honetako bigarren batzar nagusia izan arren, Zuzendaritza Batzorde honentzat lehenengoa izan zen. Izan ere, urriaren 3an Azpeitian egindako batzarrean izendatu zuten udal ordezkariek Zuzendaritza Batzorde berria eta, beraz, hilabete hauetan lanean hasi ondoren, hartutako lehen erabakiak berresteko batzarra izan zen Aritzbatalde kiroldegiko aretoan egindakoa. Bertan izan zen noski, Nekane Iribar zarauztarra, batzordeko kide berria izendatu dutena.
UEMA osatzen duten 73 udaletako ordezkariak Zarautzen elkartu ziren, eta Batzar Nagusia amaitu ondoren, prentsaurrean agerraldia egin zuten Zuzendaritza Ba-tzordeko kideek. Hedabideen aurrean, UEMAko lehendakari Josu Labakak hartu zuen hitza guztien izenean. Bere hitzetan UEMAk zalantza artean hasi zuen agintaldia, «UEMAra udal berriak gehitu edo lehen zeuden batzuk UEMAtik aterako ote ziren. Karguak hartu eta berehala esan genuen Azpeitian, ezberdintasunen gainetik, euskararen inguruan eta hizkuntza eskubideen defentsan oinarrizko kontuetan ados jarri eta euskararen normalizazioan esateko eta egiteko asko dugula udalerri euskaldunok, euskararen arnasguneak garen heinean. Horretan aritu gara hilabete hauetan. Sentsibilizazio ezberdinetako kideok elkarrekin eseri eta lehentasunak finkatzen. Orain, aurrera egiteko adostasunarekin, badugu zeregina agintaldi honetan».
25. urteurrena
Labakaren esanetan, «urte berezia da 2016a UEMArentzat. 25 urte beteko ditugu maiatzean. Orduko ilusioa, lanerako gogoa eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko premia, ordea, bizi-bizirik daude oraindik. Indarberrituta, esango genuke».
Atzera begiratuz, «25 urtean, egundoko ekarpena egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. 17 udalek sortu zuten duela 25 urte, eta egunez egun, euskaraz eskubide osoz bizitzeko hautua egin duten udalak gehituz eta gehituz joan dira. 73 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, eta aurreratu dezakegu, aurten, urtea bukatzerako, 80 bat izango garela. Gero eta gehiago baitira euskarari eusteko eta euskara babesteko, arnasguneen sare honetara gehitzeko asmoa agertzen ari zaizkigun udalak», azpimarratu zuen Labakak.
Datorren maiatzaren 28an izango den Udalerri Euskaldunen Eguna ere iragarri zuten. Aurten, Lei-tzan izango dela aurreratu zuten, egun osoko egitarau zabala prestatuko dutelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.