Secciones
Servicios
Destacamos
Aiako Udalak egitaraua oparoa antolatu du eguberrietarako. Honela, igandean gabonetako azoka izan zen probalekuan, musika zuzenean, artisautza,bitxiak, arropa, elikagaiak..., denetarik izan zen eta giro paregabean, Andoni Ollokiegik bere abestiekin girotuta. Asteartean, eguberri bezpera, gabon eskean abiatuko dira, goizeko 09.00etatik aurrera baserriz baserri ibiliko dira kantari gabon eskean eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera, herrian.
Ostirala, abenduak 27rako, sukaldaritza osasungarria familian tailerra antolatu da, arratsaldeko 17:00etan, Alkar Elkartean; ondoren, 19:00etan, zizkamizka tailerra helduentzat eta gaueko 21:30etan, probalekuan, mus txapelketa.
Aiako Udalak gabonetako antolatu duen egitarauarekin jarraituz, abenduak 28, larunbata, 'Iñuxente afaya' egingo da, 21:30etik aurrera dema-plazan Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, eta ondoren DJ Indate. Abenduak 29an, puzgarriak jarriko dira frontoian 16:00etatik 20:00etara bitartean. Abenduak 31an, San Silbestre lasterketa ospatuko da 17:00etan, izenak aurretik eman beharko direlarik eta gauerdiko 01:00etatik aurrera, urte zahar gaueko 'kotiloia' probalekuan.
Egitarauarekin jarraituz, urtarrilak 2, arratsaldean, futbito txapelketa jokatuko da frontoian; ondorengo egunean, mahai jolasen arratsaldea 17:00etan hasita Goiz Argin eta ondoren txokolatada eta sukaldaritza tailerra gazteentzat, Urtarrilak 4an, IV. Pala Txapelketa mistoko finalak jolatuko dira 18:00etan hasita herriko frontoian eta urtarrilaren 5an, arratsaldeko 19:00etan, erregeen etorrera iragartzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.