Azkoitia

Ate irekien jardunaldia egingo dute ostegunean Haurreskolan

S. U.

azkoitia.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:48

Ostegunean, apirilak 3, Haurreskolan ate irekien jardunaldia egingo dute arratsaldeko 18:00etan, eta interesa duen oro gonbidatu dute, Haurreskola ikusi, hezitzaileekin hitz egin eta edozein zalantza argitzeko gonbita egin dute.

Publicidad

Era berean, familiei jakinarazi diete matrikulatzeko epea apirilaren 22tik maiatzaren 9ra izango dela, ikasturtea irailean has dezaten. Haurrek gutxienez 16 aste izan beharko dituzte Haurreskolara joan ahal izateko.

Datorren ikasturtea doan izango da berriz ere, eta ordutegia goizeko 07:30etik 16:00etara izango da.

Informazio gehiago nahi duten familiek Xabier Munibe Haurreskolara joanda eska dezakete, 943 080 737 telefonora deituta edo azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatzita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad