Borrar
WhatsApp bidez egin ahal izango dituzte erosketak azkoitiarrek eta sare sozial propioa ere izango dute. E.A.
Azkotiko merkataritza sustatzera datoz 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia'

Azkoitia

Azkotiko merkataritza sustatzera datoz 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia'

Zerbitzu berria eta plataforma ezagutzeko formakuntza sioak antolatu ditu Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profesionalei zuzenduta

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28

Azkoitiak urrats berriak eman nahi ditu bertako merkataritza modernizatzeko bidean. Hala, 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia' tresna digitalak ipiniko ditu abian. Plataforma hauek «herriko establezimenduen lehiakortasuna hobetzeko» diseinatu dira kontsumo joera berrietara egokituz eta merkatarien eta bezeroen arteko harremana errazteko helburuarekin. 'Errekauek' zerbitzuari esker, bezeroek herriko saltokietan erosketak WhatsApp bidez egin ahal izango dituzte, eta erosketak etxean jaso edo horretarako prestatutako takila adimenduetan bildu ahal izango dituzte. Bestalde, 'Nire Azkoitia' herriko sare sozial propioa izango da, herritarrei interesgarria zaien informazio guztia plataforma bakarrean bilduko du eta establezimenduentzat bezeroekin zuzeneko harremana izateko bide eraginkorra eskainiko du.

Formakuntza saioak

  • Elkargunean

  • Otsailak 17, astelehena 15.00etan

  • Otsailak 18, asteartea. 18 00etan.

  • Otsailak 19, asteazkena. 16 00etan.

  • Otsailak 20, osteguna. 13 30ean.

  • Otsailak 27, osteguna. 15 00etan.

Tresna hauek laster egongo dira erabilgarri , baina aurretik, Udalak bost formakuntza saio antolatu ditu Elkargunean, herriko merkatariei, ostalariei, zerbitzu-enpresei eta azokako ekoizleei zuzenduta.

Saio hauetan, zerbitzuen xehetasunak azalduko dira eta parte-hartzaileei modu praktikoan baliabide hauen potentziala aprobetxatzen erakutsiko zaie. Saioak Elkargunean egingo dira, otsailaren 17tik 27ra bitartean.

Urrats Berriak

'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia' martxan jarriz, Azkoitiak tokiko merkataritza txikia digitalizatzeko prozesuan aurrera egin nahi du, sektorea kontsumitzaileen beharretara egokituz. Izan ere, ekimen honen helburua ez da soilik herriko merkataritza lehiakortasuna hobetzea, baizik eta «negozioenetan herritarren arteko lotura indartzea, tokiko kontsumoa sustatuz».

Ekimena Azkoitiko Udalak bultzatu du, Herrixen Merkatari Elkartearen , Iraurgi Berritzen Garapen Agentziaren , Urkome Landa Garapen Agentziaren eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Elkartearen laguntzarekin.

Azkoitiko Udala eta erakunde laguntzaileek herriko establezimendu guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete. Formakuntza-saioetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako Udalak aurrez prestatu duen esku-orria bete beharko dute interesatuek (udaleko web orriaren bitartez egin daiteke inskripzioa). Informazio gehiagorako udalera jo daiteke (943 080 080) edo kontxi @azkoitia.eus. helbidera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azkotiko merkataritza sustatzera datoz 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia'