Azkoitia
Azkotiko merkataritza sustatzera datoz 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia'Azkoitia
Azkotiko merkataritza sustatzera datoz 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia'Azkoitia
Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28
Azkoitiak urrats berriak eman nahi ditu bertako merkataritza modernizatzeko bidean. Hala, 'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia' tresna digitalak ipiniko ditu abian. Plataforma hauek «herriko establezimenduen lehiakortasuna hobetzeko» diseinatu dira kontsumo joera berrietara egokituz eta merkatarien eta bezeroen arteko harremana errazteko helburuarekin. 'Errekauek' zerbitzuari esker, bezeroek herriko saltokietan erosketak WhatsApp bidez egin ahal izango dituzte, eta erosketak etxean jaso edo horretarako prestatutako takila adimenduetan bildu ahal izango dituzte. Bestalde, 'Nire Azkoitia' herriko sare sozial propioa izango da, herritarrei interesgarria zaien informazio guztia plataforma bakarrean bilduko du eta establezimenduentzat bezeroekin zuzeneko harremana izateko bide eraginkorra eskainiko du.
Publicidad
Elkargunean
Otsailak 17, astelehena 15.00etan
Otsailak 18, asteartea. 18 00etan.
Otsailak 19, asteazkena. 16 00etan.
Otsailak 20, osteguna. 13 30ean.
Otsailak 27, osteguna. 15 00etan.
Tresna hauek laster egongo dira erabilgarri , baina aurretik, Udalak bost formakuntza saio antolatu ditu Elkargunean, herriko merkatariei, ostalariei, zerbitzu-enpresei eta azokako ekoizleei zuzenduta.
Saio hauetan, zerbitzuen xehetasunak azalduko dira eta parte-hartzaileei modu praktikoan baliabide hauen potentziala aprobetxatzen erakutsiko zaie. Saioak Elkargunean egingo dira, otsailaren 17tik 27ra bitartean.
'Errekauek' eta 'Nire Azkoitia' martxan jarriz, Azkoitiak tokiko merkataritza txikia digitalizatzeko prozesuan aurrera egin nahi du, sektorea kontsumitzaileen beharretara egokituz. Izan ere, ekimen honen helburua ez da soilik herriko merkataritza lehiakortasuna hobetzea, baizik eta «negozioenetan herritarren arteko lotura indartzea, tokiko kontsumoa sustatuz».
Ekimena Azkoitiko Udalak bultzatu du, Herrixen Merkatari Elkartearen , Iraurgi Berritzen Garapen Agentziaren , Urkome Landa Garapen Agentziaren eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Elkartearen laguntzarekin.
Publicidad
Azkoitiko Udala eta erakunde laguntzaileek herriko establezimendu guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete. Formakuntza-saioetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako Udalak aurrez prestatu duen esku-orria bete beharko dute interesatuek (udaleko web orriaren bitartez egin daiteke inskripzioa). Informazio gehiagorako udalera jo daiteke (943 080 080) edo kontxi @azkoitia.eus. helbidera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.