Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udane Juaristi Azpeitiko pasabidean lanean, herritarrak igarotzen diren bitartean. E. A.
Azpeitiko puntu beltzetako bat koloreztatuko du Udane Juaristik

Azkoitia

Azpeitiko puntu beltzetako bat koloreztatuko du Udane Juaristik

Margolari azkoitiarrak Azpeitiko pasabide batean murala egiten dihardu egunotan Emakumeen Txokoaren eta udalaren enkarguz

Eli Aizpuru

Azkoitia

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:40

Azpeitian ari da lanean egunotan Udane Juaristi artista azkoitiarra. Jose Artetxe kaletik Sanjuandegira doan lurpeko pasabideari «argitasuna» emateko eta «gune politago» bat sortzeko asmoz, mural bat margotuko du eremu horretan. «Beste aste bat» beharko duela dio, «pare bat astetan» amaituta izango du.

Pasabideak altuera txikia du, luzea izan arren, beraz, lan honetan hain ohituta dagoen aldamio edo garabirik ez du behar artistak. Hori dela eta, margotzen ari den bitartean, jendearekin hitz egin, hauek egiten dizkieten galderei erantzun eta herritarrekin gertutasunean dihardu lanean. «altuera gutxiko pareta da eta eskura geratzen zait, margotzeko praktikoagoa. Denbora osoan jendea pasatzen da eta hitz egin eta hitz egin igarotzen dut denbora. Aldamioan nagoenean, lasaiago egiten dut lan». Hala ere, «gustura» ari dela nabarmendu du. «Ederra da bertatik pasatzen direnek prozesua ikustea, batik bat umeek. Artista berarekin margotze prozesua ikustea polita iruditzen zait, batez ere umeentzako aberasgarria da piskat bat motelago banoa ere».

Egun batzuk besterik ez daramatza baina dagoeneko itxura hartzen ari da murala. Prestatuta du bozetoa eta ideia ere landuta du Udanek.

Muralaren sormen prozesuan, LGTBI+ topaketetan parte hartzen duten herritarrek ere egin dituzte ekarpenak. Hain zuzen, iaz egindako LGTBI+ diagnostikoan atera zen ondorioetako bat izan zen ikusgarritasun gutxi zuela kolektiboak herrian, eta muralaren bidez, presentzia hori areagotzen ere lagundu nahi da.

Sanjuandegira doan pasabidea herriko puntu beltzetako bat da. Beste mural bat ere badago aurrez, eta haren ondoan egingo du Juaristik mural berria, hau da, beste aldeko horman. «LGTBI+eko tematika sartzeko esan zidaten. Nire lana irekita lagatzea gustatzen zait. Bi neska eskua emanda, atzetik. Oso ezaguna egin zen Loiolako argazki baten zatia ere hartu dut, baserritarrez jantzitako bi neska eta bi mutil ageri ziren musukatzen, eta mutilen zatia hartu dut, gerriz behera. Hau ere irekita lagatzen dut jendeak bere interpretazioak egin ditzan. Umeak ere ageri dira, arraza desberdinekoak, aniztasuna irudikatuz. Gero horiei lotura eman behar diet».

Udane Juaristiren lanetan argazki zaharrak ageri dira sarritan eta oraingoan ere aukeratu du bat muralean landuko duena: «Artetxe Hotelaren aurreko erretratu bat da, buruhandiak- eta festan agertzen direna. Gustatu zait eta bertan margotuko dut».

Egun batzuk barru izango da ikusgai Udane Juaristiren lana, pasabide ilunari bizia emango diona. Jende askok ikusiko du egunotan bertan artista eta muralismoaren atzean dagoen lan ikaragarriaz ohartuko da. «Ziurrenik, 'aportazioak' ere egongo dira baina...», dio -gainean askotan margotu ohi dituzten sinadurak eta halakoak ere izango direla nabarmenduz, baina «jendearentzat aberasgarria izatea espero dut», dio.

Agenda beteta

Behin lan hau amaitutakoan, Madrilen izango du hurrengo geldialdia Udane Juaristik. «Azkenaldian muralik ez dut egin. Arteko feria bat daukat orain, martxoan, Madrilen, eta horra noa galeria batekin. Gero Urretxun izango naiz, gune bat berritu dute Aspace, Eguneko zentroa, Kulturgunea eta Ikastola daudena eta pareta handi bat margotzeko eskatu didate. Handik Kataluniara eta Asturiasera joan behar dut beste mural bat egitera». Artistaren bizia, gelditu gabe!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko puntu beltzetako bat koloreztatuko du Udane Juaristik