Borrar
'Leinu' ikuskizunaren une bat. BERDINKI ZIRKU GARAIKIDEA
Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak 'Leinu' ikuskizuna eskainiko da hilak 22an Baztartxon

Azkoitia

Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak 'Leinu' ikuskizuna eskainiko da hilak 22an Baztartxon

Ikuskizunerako sarrerak eskuragarri daude jada www.entradium.com atarian, 10 euroren truke

S. U.

azkoitia.

Sábado, 15 de marzo 2025, 19:29

Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak 'Leinu' ikus-kizuna eskainiko du martxoaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Baztartxo Antzokian.

Ikuskizunak bikote bati buruz hitz egiten du, zeinaren proiektu pertsonala zalantzan jartzen duen amatasun nahiak. Binaka egindako akrobazioa ikuskizuna, literala eta poetikoa maisuki nahasten dituena. «Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe, bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu, eta beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriko ditu. Elkarrekin sortutako guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan», aurreratzen du obraren sinopsiak. Gorputzen oreka desoreka jokoekin, gurasotasunaren inguruko gogoeta intimo batera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak.

Sarrerak eskuragarri daude jada www.entradium.com atarian, 10 euroren truke.

Gaur, saioa haurrentzat

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak 'Leinu' ikuskizuna eskainiko da hilak 22an Baztartxon