
Azkoitia
Bueltan dira denboraldiko partidak Anaitasunaren talde nagusientzatAzkoitia
Bueltan dira denboraldiko partidak Anaitasunaren talde nagusientzatGabonetako etenaldiaren ostean, asteburu honetan itzuliko dira Anaitasunaren bi talde nagusientzat euren ligetako partidak.
Publicidad
Gizonezkoen ohorezko erregional mailako taldeak 16. jardunaldiko partida jokatuko du larunbatean. Loren Barbadok zuzentzen duen taldeak Mondragón taldea izango du aurkari aurka jokatuko du, 16:30etik aurrera, Arrasateko Mojategi futbol zelaian.
Azkoitiko gizonezkoen taldea azken jardunaldia Mutrikuren aurka 3-0 irabaztetik dator. Gainera, Gabon egunetan ez du etenik izan, Lagun Onaken aurka lagunartekoa jokatu baitzuen pasa den larunbatean Garmendipen (3-2 galdu zuen).
Anaitasunaren gizonezkoen talde nagusia sailkapen orokorreko zazpigarren tokian dago 25 punturekin, eta bere aurkaria 16. postuan dago, jaitsiera postuetatik gertu, 13 punturekin. Loren Barbadoren mutilak etxetik kanpo hiru puntuak lortzen saiatuko dira, sailkapenean gora egiteko.
Emakumezkoen taldeak etxean jokatuko du Hernaniren aurka. Mikel Barquerok entrenatutako Euskal Ligako taldeak 17. jardunaldia jokatuko du larunbat honetan, hilak 11, 16:30etik aurrera, Txerloian. Azkoitiarrak 12. postuan daude egun sailkapen orokorrean, 19 punturekin, eta aurkaria hiru postu gorago dago, bederatzigarren postuan, 25 punturekin.
Publicidad
Geldialdiaren aurretik, azken partida irabaztetik datoz bi taldeak, eta pasa den denboraldian, Anaitasunaren eta Hernaniren arteko bi partidak berdinketarekin amaitu ziren (2-2 etxean eta 1-1 Hernanin). Beraz, oso partida interesgarria izango da larunbatekoa.
Bestalde, Azkoitia-Azpeitiako saskibaloi taldeek ere euren partidak izango dituzte. Biele ISBko gizonezkoen taldeak larunbat honetan, hilak 11, jokatuko du Caceres Patrimonio de la Humanidad taldearen aurka, 19:00etan hasita, Caceresen.
Publicidad
Domusa Teknik ISB emakumezkoen taldeak, bere aldetik, Barça CBS taldearen aurka jokatuko du. Hitzordua larunbatean ere izango da, 20:30ean hasita, Sant Feliu de Llobregaten (Bartzelona).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.