Ane Bosch Amurrioko krosa irabazi zuen unean, eta Bingen Aranbarri, lasterketa batean. XEYE A.T.

Azkoitia

Espainiako Kros Txapelketan lehiatuko dira Díaz, Aranbarri eta Bosch

Xeye taldeko korrikalariak Euskal Selekzioa ordezkatuko dute igande honetan Getafen

Eli Aizpuru

Azkoitia

Jueves, 23 de enero 2025, 20:00

Asteburu honetan, autonomia erkidegoen arteko Espainiako Kros Txapelketa jokatuko dute Cerro de los Angelesen, Getafen. Euskal selekzioarekin lehiatuko dira lurraldeko korrikalariak eta honek Xeye atletismo taldeko hiru korrikalari azkoitiar deitu ditu txapelketa horretan aritzeko. Joseba Diaz, Bingen Aranbarri eta Ane Bosch izango dira bertan.

Publicidad

Díaz senior mailako lasterketan lehiatuko da; 23 urtez azpikoen proban izango da Aranbarri eta 16 urtez azpikoen lehian, berriz, Bosch.

Ane Boshek Euskadiko kros txapelketa irabazi berri du eta zapatuan, hilaren 25ean bera izango da korrikarako duen gaitasuna erakusten lehena. 11:00etan hasita, lau kilometroko lasterketa osatu beharko du azkoitiarrak.

Beste bi kideek igandean izango dituzte probak. 23 urtez azpikoen proba jokatuko da estreinako, 12:00etan. Bertan, hamar kilometro osatu beharko ditu Aranbarrik. Azkenik, ordu eta erdi geroago, 13:30ean, emango zaio hasiera senior mailako lasterketari. bertan izango da Díaz. Hauek ere hamar kilometroko distantzia osatu beharko dute.

Gipuzkoako txapelketak

Bestalde, Atletismoko pista estaliko Gipuzkoako txapelketak jokatu berri dira Donostian eta Xeye taldeko Ainara Tenak 800 metroko proba irabazi du, absolutoen mailako Gipuzkoako txapelduna da beraz azpeitiarra.

Bestalde, Julen Azpiazu azpeitiarrak, 23 urtez azpikoen 800 metroko Gipuzkoako txapelketa ere irabazi zuen. Lea La Blanca taldean aritzen da Azpiazu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad