Borrar
Udaleko eta Maxixatzen Euskaldunon elkarteko kidea, aurekezpenean.
Euskal literaturako emakumeen ahotsa ezagutzeko aukera 'Geure Gelatik' azokan

Azkoitia

Euskal literaturako emakumeen ahotsa ezagutzeko aukera 'Geure Gelatik' azokan

Ostegun honetan zabalduko da, arratsaldeko 17:00etan eta larunbat eguerdira arte izango da ikusgai, Elkarguneko Oteiza aretoan

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:20

Euskarazko literatura ezagutzeko, emakume idazleen ahotsa entzuteko eta liburuzaleen arteko topagune bilakatzeko aukera paregabea izango da datozen egunotan Azkoitian. Izan ere, 'Geure Gelatik' emakume idazleen liburu azoka antolatu dute Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Azkoitiko Udaleko Berdintasun Sailak elkarlanean. Gaurtik, martxoaren 27tik 29ra burutuko da, Elkarguneko Oteiza aretoan eta hainbat aurkezpen eta ekitaldi izango dira programaren barruan.

Honela, lehen egunean, martxoak 27an, 18:00etan hasita, Uxue Alberdiren 'Hetero'liburua aurkeztuko da Iratxe Retolazaren laguntzarekin. 19:00etan, Amancay Gaztañagaren 'Martin Martina' trilogia aurkeztuko da, Iñigo Antsorregiren eskutik.

Ostiralean, martxoak 28, arra-tsaldeko 18:00etan, Ione Zuloagaren '1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak Gipuzkoako kasua' liburua aurkeztuko da, Irene Elorzaren gidaritzapean. 19:00etan Yolanda Arrietaren 'Etxe bat norberarena' liburuan oinarritutako solasaldi poetiko musikatua eskainiko da Peru Galbeterekin batera.

Larunbatean, martxoak 29, 11:00etan izango da hitzordua. Itxaso Martinen 'Puntobobo' liburua ezagutzeko aukera izango da, Josune Herrarteren laguntzarekin .

Omenaldia

Euskal literaturaren topagune hau omenaldi batekin amaituko da. Izan ere, larunbatean bertan, 12:30ean, Miren Agur Meabe omenduko dute, bere ibilbide literarioa eta euskal literaturan izan duen eragina aitortuz.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) euskal literaturan figura garrantzitsua da, batez ere poesian eta haur eta gazte literaturan. Ondoren, 2024ko '2 minutu' lehiaketan saritutako idatzien irakurketa egingo da.

Ordutegia

Ostegun honetan, 17:00etatik aurrera zabalduko da Geure Gelatik azoka. Ekitaldi guztiak Elkarguneko Oteiza aretoan izango dira. Honakoa izango da ordutegia: gaur hilak 27 eta bihar 28an, 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik azoka eta martxoaren 29an, berriz, 10:00etatik 14:00etara bitartean bisitatu ahal izango da.

Bonuen salmenta

Lujan eta Amaitz liburu dendekin elkarlanean antolatu da azoka eta aurreko edizioetan bezala, bonuen salmenta egingo da. Bonu bakoitzak 5€ balioko ditu eta 10 euro gastatzeko aukera emango dute. Azokan bertan egongo dira salgai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal literaturako emakumeen ahotsa ezagutzeko aukera 'Geure Gelatik' azokan