Borrar
Taldetxoa isunak jartzen. UDALA
Ikasleak kalera atera dira herrian mugikortasun behaketa egiteko

Azkoitia

Ikasleak kalera atera dira herrian mugikortasun behaketa egiteko

S. U.

Azkoitia.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Aurrera doa ikasturte honetako Eskolako Agenda 2030 programa eta une honetan, herriko ikastetxe guztietako neska-mutilak kaleko behaketak burutzeko prestatzen ari dira.

Gaztetxoenak, horma-irudiak egingo dituzte herri jasangarri bat irudikatuz. Bestetik, eskolarako bidea nola egiten duten ere errepasatuko dute. «Posible al dugu Azkoitian eskolako joan-etorriak oinez egitea?» galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira. Taldetxo batek jada isunak jarri dizkie gaizki aparkatuta ikusi dituzten ibilgailuei. Eta udaltzainekin elkarrizketak izan dituzte herriko egoera hobeto ulertzeko. Beste talde batzuk herritarrekin hartu-emana izango dute azkoitiarrek duten mugitzeko ohiturak ezagutzeko.

«Gure etxeetan ditugun auto kopuruaz ere galdetuko dute, izan ere, hainbat etxebizitzetan bi ibilgailu baino gehiago ditugulako. Beharrezkoak al dira guztiak? Bigarren hezkuntzan berriz, bidegorria aztertu eta horren erabiltzaileen iritziak jasotzeko aprobetxatuko dute. Erosketak egiteko eta lanera joateko ditugun ohiturez galdezka ere arituko dira. Ba al dugu herrian autoak partekatzeko ohiturarik? Merkataritza-gune handietara joaten al gara erosketak egiteko edo bertakoa aprobetxatu eta balioan jartzen dugu? Batxilergoko ikasleen kasuan, kalera irten eta behaketa lan sakonak egingo dituzte. Hauek, herriko espazio publikoaren antolaketaren ikuspuntua aztertuko dute», azaldu dute egitasmoaren antolatzaileek.

Ikasleen lanketa Udala burutzen ari den Mugikortasun Planaren baitan kokatzen da. Ikastetxeek ekimenera batzea erabaki zuten aurtengo ikasturterako programa lantzerakoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleak kalera atera dira herrian mugikortasun behaketa egiteko