Borrar
Itziar Ituño da Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako 'Prosopagnosia' film laburreko protagonistetako bat.
Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira astearte honetan Baztartxon

Azkoitia

Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira astearte honetan Baztartxon

'Prosopagnosia','Plazer bat', 'Betiko gaua', 'Europa', 'Pentsatzen dut', 'Hor konpon','Goodbay Kepler', eta 'Utlandsk' aurkeztu dira

Sara Utrera

Azkoitia

Lunes, 17 de marzo 2025, 20:26

Udalak eta Euskara Mahaiak antolatuta, Euskarazko Labur Bira Film Laburren XXII. zirkuitura aurkeztutako film laburren proiekzioa izango da gaur Baztartxon. 20:00etatik aurrera, Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira.

Primeran plataformak eta Taupa mugimenduak elkarlanean antolatuta, martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egindako aurrestreinaldiarekin hasi zuen bere ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Orain, eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusteko aukera dago aurtengo bilduma.

Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, zortzi film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. «Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak», azaldu dute antolatzaileek.

Hauxek, hurrenez hurren, gaurkoan ikusgai izango diren film-laburrak: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez, 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Falanas, David Modroñoa eta Iraia Yarto), eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).

Lanak euskaraz eskaintzen dira azpitituluekin; sarreraren prezioa 3 eurokoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira astearte honetan Baztartxon