
Azkoitia
Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira astearte honetan BaztartxonAzkoitia
Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira astearte honetan BaztartxonUdalak eta Euskara Mahaiak antolatuta, Euskarazko Labur Bira Film Laburren XXII. zirkuitura aurkeztutako film laburren proiekzioa izango da gaur Baztartxon. 20:00etatik aurrera, Laburbira jaialdian aurkeztutako zortzi film labur eskainiko dira.
Publicidad
Primeran plataformak eta Taupa mugimenduak elkarlanean antolatuta, martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egindako aurrestreinaldiarekin hasi zuen bere ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Orain, eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusteko aukera dago aurtengo bilduma.
Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, zortzi film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. «Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak», azaldu dute antolatzaileek.
Hauxek, hurrenez hurren, gaurkoan ikusgai izango diren film-laburrak: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez, 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Falanas, David Modroñoa eta Iraia Yarto), eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).
Lanak euskaraz eskaintzen dira azpitituluekin; sarreraren prezioa 3 eurokoa da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.