Borrar
Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburu ezagunaren egokitzapena da 'Miñan'. ARTEDRAMA
Migrazioaren mina eta giza duintasuna oholtzan, larunbat honetan Baztartxon

Azkoitia

Migrazioaren mina eta giza duintasuna oholtzan, larunbat honetan Baztartxon

Artedrama arte eszenikoen plataformak 'Miñan' antzezlana taularatuko du, 19:00etan hasita

Eli Aizpuru

Azkoitia

Viernes, 4 de abril 2025, 20:30

Migratzaileen errealitateari begirada hurbil eta gizatiarra emateko aukera izango da larunbat honetan antzerkiaren bidez, Baztartxo antzokian. Artedrama arte eszenikoen plataformak 'Miñan' antzezlana eskainiko du, 19:00etan. Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburu ezagunaren egokitzapena da 'Miñan'. Afrikatik Europarako migrazio-bidean bizitako pasadizo latzetan oinarritzen da. Baldek 2019an kontatu zuen bere bizipena ahotsez, eta Arzallusek jaso zuen 'Miñan' liburuan, Irungo Harrera Sarean boluntario ari zela ezagutu baitzuten elkar. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.

Ander Lipusen zuzendaritzapean egokitu zuen Artedramak nobela antzerkirako iaz, eta gaur izango da aukera bertatik bertara Balderen istorioa bizitzeko: bere anaia txikia aurkitu nahian abiatu zuen bidaia arriskutsua ezagutzeko, basamortua, pasatzaileak, poliziak, bahitzaileak, egarria eta gosea gurutzatuz.

Lipus bera, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye arituko dira aktore lanetan, bizipen horiek taula gainean biziarazten. Sarrerak Entradium atarian daude eskuragarri 10 euroan,

Sun magoa, igandean

Bestalde, igandean, Sun magoak Baztartxora ekarriko ditu magia eta ilusioa. Zentzumenak engainatzeko prest dator Sun magoa Azkoitira eta ilusionismoz beteriko arratsaldea biziko da Baztartxo antzokian, 17:00etan hasita. 'Club Houdini' telesaileko kide ezaguna da eta benetako ikuskizuna eskaintzera dator, txikien zein helduen harridura eta irudimena piztuz.

Sun magoa izenez ezaguna daIñaki Ruiz de Galarreta eta ez da edonolako ilusionista bat: Espainiako Magia saria eskuratu zuen bere ibilbide bikainagatik. Muturreko ihesaldi ikusgarriekin, desagertze harrigarriekin eta airean lebitatzen dakienaren maisutasunarekin nabarmendu da. Bere emanaldiak zirraraz eta misterioz betetako abentura bat dira.

Ikusleek bere ohiko trikimailuez gozatzeko aukera izango dute. Magia hutsa, une oro aho zabalik uzteko modukoa.

Sarrerak Entradium atarian daude eskuragarri, 8 euroren truke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Migrazioaren mina eta giza duintasuna oholtzan, larunbat honetan Baztartxon