
Azkoitia
Nerabe eta gazteek begirada kritikoa eta ongizate emozionala landuko dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Nerabe eta gazteek begirada kritikoa eta ongizate emozionala landuko dituzteGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako Treba programak lurraldeko gazte eta nerabeen prestakuntza eta ahalduntzearen aldeko apustua eginez jarraitzen du. Bosgarren edizioan TREBA handitu egin da: Treba nerabeak 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako prestakuntza-ildo berriarekin. Programaren helburua da, lau gai-multzo handiren bidez, nerabeen eta gazteen garapen pertsonala bultzatzea: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak. Aste honetan aurkeztu dituzte datozen hilabeteetan Urola Erdian eta Urola Garaian eskainiko diren ikastaroak, eta agerraldian hartu du parte Sonia Vazquez Gazteria zinegotziak, beste hainbat udal ordezkarirekin batera, eta Goizane Alvarez diputatua buru dela.
Goizane Alvarez Kultura eta Gazteria diputatuak azaldu duenez, «programa honen hasieratik, 400 hitzaldi inguru egin ditugu hainbat herritan, eta Treba Nerabeak ekimenarekin irismena zabaltzea lortu dugu, prestakuntza gazteen garapenaren funtsezko etapa guztietara iritsiko dela ziurtatuz. Funtsezkotzat jotzen dugu horrelako edukiak gure lurraldeko gazteei modu erakargarri batean eskaintzea, inplikatuta sentitzeko eta aurre egin beharreko erronkei buruz modu aktiboan hausnartzeko aukera emanez, hala nola albiste faltsuei buruz. Horregatik, aurten adin-tartea zabaldu izanak eta gai horiek nerabeekin ere jorratzeak aurrerapen nabarmena ekarri du programan».
Sonia Vazquez, Azkoitiko Kultura eta Gazteria zinegotziaren esanetan «guraso garenok badakigu zer nolako zaila den batzuetan haur eta gaztetxoak hezitzea, eurek dituzten arazo, kezka edo beharrei modu egokian erantzutea. Laguntza guztia datorkigu ondo. Bizitzako etapa guztiak ez dira berdinak eta adoleszentzia ez da errazena eta samurrrena. Adituen ahotsa eta aholkularitza lagungarria da. Gai inportanteak dira landuko direnak, emozioen kudeaketa edo pentsamendu kritikoa giltzarri dira bizitzan».
Programari eta Urola Erdiko gazteek nahiz nerabeek izango duten agendari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.