Azkoitia
Neska eta Emakume Zientzilarien Egunaren harira antolatutako erakusketa ikusgai PortaleburunSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Neska eta Emakume Zientzilarien Egunaren harira antolatutako erakusketa ikusgai PortaleburunOtsailaren 11n, Neska eta Emakume Zientzilarien Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta zientzian emakumeak bete duen rola balioan jartzeko eta bistaratzeko xedez, Udaleko Berdintasun arloak erakusketa jarri du Portaleburu aretoan.
«Asko egin da aurrera, baina oraindik ere, genero-arrakala bistakoa da zientzian. STEM diziplinako ikasketetan, esaterako, neskak gutxiago dira. Arrakala horrek estutzen joan behar du, eta horretarako, hezkuntza bide garrantzitsua da. Hezkuntza eta kontzientzia», dio Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak.
Erakusketa otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai Portaleburu Erakusketa Aretoan. Bertako erakusleihoetan zintzilikatutako karteletan zientzia munduan gailendu diren hainbat emakumeren lorpenak jaso dira. Emakume horien artean daude Lourdes Ansa Maiz, Maria Jesus Esteban Galarza eta Uxue Lazcano Dobao euskaldunak. Protagonista dira halaber, besteak beste, Margaret Crane, Nawal El Saadawi edota Dorotea Barnés González.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.