Borrar
Azkoitiko Udaleko eta Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariak, aste honetan Azkoitian egindako agerraldian. UDALA
B serieko Buruz Buruko Txapelketa, apirilaren 4an eta maiatzaren 16an

Azkoitia

B serieko Buruz Buruko Txapelketa, apirilaren 4an eta maiatzaren 16an

Atano III.a buruz buruko pilota txapelketako finalak jokatuko dira bihar, 11:30etik aurrera, Gurea pilotalekuan

Sara Utrera

azkoitia.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:11

B Serieko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an abiatuko da Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

B Serieko Buruz Buruko Txapelketan Aspeko sei pilotarik hartuko dute parte, Aldabek, De la Fuentek, Egiguren V.enak, Expositok, Muruak eta Salaberriak, alegia. Baikotik kantxan izango dira Agirre edo Senar -atarikoaren galtzailea-, Alberdi II.ena, Eskiroz, Morgaetxebarria edo Lizeaga -atarikoan irabazle suertatzen dena-, Bakaikoa eta Zubizarreta III.ena.

Apirilaren 4an, Buruz Buruko final zortzirenak jokatuko dira Azkoitian, txapelketari hasiera emanez, eta Iruñeko Labriten jokatuko da azken partida maiatzaren 24an. Ez da Azkoitiko hitzordu bakarra izango. Buruz Buruko B serieko finalerdiak ere Gurea Pilotalekuan jokatuko dira maiatzaren 16an.

Atano III.a buruz burukoa

Ez dira egun hauetan Gurean izango diren partida bakarrak izango. Izan ere, bihar, hilak 29an, Atano III.a buruz buruko pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Partidak 11:30ean hasiko dira eta guztira sei partida izango dira. Hauek izango dira norgehiagokak: Aurre-benjaminen mailan: Oihan Lete - Ian Aragoi; Benjaminen B mailan: Oihan Orbegozo - Mattin Azkargorta; Benjaminen A mailan: Eki Elorza - Julen Oteiza; Alebinen B mailan: Lur Juaristi - Eneko Martija; Alebinen A mailan: Mikel Azkune - Oihan Mendizabal; eta infantil mailan: Ekain Juaristi - Denis Santos.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco B serieko Buruz Buruko Txapelketa, apirilaren 4an eta maiatzaren 16an